2024(e)ko otsailaren 7(a), asteazkena

% 0,5eko SOLDATA IGOERA 2023ko URTARRILETIK

% 0,5eko SOLDATA IGOERA 2023ko URTARRILETIK

Ministroen Kontseiluak % 0,5eko igoera onartu du administrazio publikoetako langile guztientzat.

% 0,5eko igoera jasota zegoen 2023ko Aurrekontu Orokorretan, eta betetzeke zegoen 2023ko BPG nominalaren datua, hura % 6koa edo handiagoa bazen. Era berean, CCOOk 2024ko aurrekontuetan birjarpen-tasa kentzeko eskatu dio Jaurlaritzari, 2025era arte itxaron behar izan gabe.

UPV/EHUri eskatzen diogu ahalik eta azkarren ordain ditzala kopuru horiek eta ez dezala gure soldata atxiki, etxe honetan ohikoa den bezala.

Halaber, eskatzen dugu etxe honetako enplegatu publiko GUZTIEK jaso dezatela soldata-igoera hori (eta aurrekoak), Auzitegi Gorenaren epaiek ezartzen duten bezala, eta unibertsitate honek ez dituela betetzen. Adibidez, horrela egiten du Marie Courie ikertzaileekin eta Doktoreen Espezializazio deialdiko doktoratu ondoko langileekin, salatu dugun bezala. [1] Hemendik honako hau adierazten dugu: nahiz eta IIPko errektoreordeari 2023ko abenduaren 4an idatzi bat bidali genion egoera zehatz hori salatzeko, eta batzordean behin eta berriz errepikatu dugun arren, ez dugu inolako erantzunik jaso bidegabekeria horren aurrean.
Erretore-talde honek bere alde egiten ez duten epai judizialak ez betetzeko borondate setatia mantentzen duela ikusten jarraitzan dugu, behin baino gehiagotan salatu dugun bezala [2], [3]. Aski da!!


OHAR GARRANTZITSUA: 2023an lan egin eta kontratua amaitu zutenei ere dagokie soldata-igoera hori. Kasu horretan, adi egotea gomendatzen dizugu, eta, beharrezkoa bada, erreklamatzea. 

CCOO UPV/EHUko langileen defentsan!AFILIATU CCOO: ONDO DATORKIZU!!
 
94 601 2437
ccooupv-bi@ehu.eus

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina